Manu, haurra zela, platonikoki maitemindu zen Stella Panini Pianista Handiarekin, eta hura ezagutzea zuen amets. Horretarako, Stefano Salegi, gerora manager bilakatuko den pertsonaiaren aholkuari jarraituz, orkestra bat osatuko du. Baina Manu, letra larriz idatzitako ameslaria izateaz gain, ulertezina ere bada, bere kabuz doan outsider bat, bere instrumentuaren berezitasunetik hasita, zeina erratza besterik ez den. Horrek ez dio eragozten orkestra berezi bat sortzea, kontrabaxu-jotzaile batek osatua, zeinak bizkarrezurrean azkura sentitzen baitu urduri dagoenean, bi anaia biki, haizeak jotzen dituztenak eta naturaz gaindiko usnazio bat dutenak, bibotodun perkia jotzen duena. Gainera, eskaileraren zenbakia egiten duen ijito-ahuntz batek laguntzen die.