Manou enara txikitxo bat da, eta gertakari baten ondorioz, kaio bikote batekin haziko da. Bera ere kaioa delakoan dago, baina laster ohartuko da ez dutela kaiotzat hartzen. Haietakoa izaten saiatu arren, huts egiten du, eta bere espezieko txoriak ezagutzea eta haiekin bizitzea erabakitzen du. Handik gutxira, ordea, bai kaioek eta bai enarek elkarlanean aritu beharra izango dute arazo larri bati aurre egiteko, eta Manou, artean ez bezala, heroi handia bihurtuko da.